LARRUAREN AZPIAN
(Debaixo da Pele / Debajo de la Piel)
Antonio Mirandaren poema
Traducción al euskera por
JUAN KRUZ IGERABIDE
» Foto de Silvio Zambroni
Larruaren gainean
beste larru batzuk
armadura gisakoak;
larruaren azpian
beste larru batzuk
tesitura ezabaezin gisakoak.
Tipula sutuzko
lur mortuaren gaineko
umealdi gisa
idazkun
etsia.
Nor bizi da izatearen alde
sakonetan? Beste bat da noski
bere onarpenaren
kanpoeneko gainazalean.
Zer da baina? Zer paturi dago lotua?
Larru guztiak
jantzi, fantasiak izan
eta estalkiak kendu
geruza
gorien gisa
Subjektua.
Izan ginen guztiok
gugan bizirik diraute
galerak eta irabaziak erakutsiz.
|