ANTIPASTO
Antonio Mirandaren poema
Traducción al euskera por
JUAN KRUZ IGERABIDE
Ilus. José Campos Biscardi
Poetak idazten duen oro
laburbildurik dago
hitz bakar batean: Bakardadea.
Idaztea mundutik urruntzea da
hura ulertu ahal izateko
hiltzeko modu bat da.
Bizitzea besterik da
besteturik bada ere.
Mila errima emango nituzke
amodio gau baten truke.
Goseari buruzko
poema eder bat emango nuke
janariz beteriko plater baten truke.
|